|
EMAIZE SEXOLOGIA ZENTROA
1994ean hasi zen lanean sexologiaren esparruan. Urte hauetan zehar hezkuntza sexuala eta aholkularitza sexualari buruzko hainbat proiektu egin dugu, komunitate-agenteen prestakuntzaz gain. Sexualitateari buruzko ikerketak ere egin ditugu.
2003. urtetik aurrera terapia sexualari buruzko esperientzia handia duen Eduardo Urcelay sexologoarekin egiten dugu lan.
Honela, une honetan hurrengo profesional hauek osatzen dugu zentro honen zuzendaritza:
- Ana Ramírez de Ocáriz Sorolla.
- Sexu-aholkularitza arloko arduraduna
Profesional guztiak AEPSko (Asociación Estatal de Profesionales de la Sexología) kide dira. Sexologoek osatutako lan taldea ere badaukagu. Zentro honetan lan egiten dugun pertsona guztiok giza-zientzietan lizentziadunak gara (psikologia, soziologia,...) sexologian goi mailako formazioarekin.
NOLA ULERTZEN DUGU ESKU-HARTZE SEXOLOGIKOA
Sexudunak izate hutsagatik sexua (emakume ala gizona izatea) eta sexualitatea (gizon ala emakume gisa bizitzeko era) zaindu, landu eta hezi behar ditugun baloreak dira. Gure kulturaren sexu-ereduak bizipen erotikoak genitaletan eta koitoan zentratzen ditu, sexuen arteko harremanak norgehiagokak bilakatzen ditu eta sexu-identitatea eta gorputzaren bizipena zailtzen ditu. Horregatik, eta sexologiaren hiru arlo nagusiak (sexu-hezkuntza, -aholkularitza eta -terapia) lantzen dituen talde profesionala garenez, sexualitateari eta gizaki sexu-izaerari dagokion erantzun integrala eta profesionala eskaintzen dugu.
Zentro honetan lan egiten dugun pertsona guztiok gisa-zientzietan lizentziadunak gara (psikologia, soziologia,...), sexologian goi mailako formazioarekin.
|